Izen ematea zabalik dago eta posible izango da egunean bertan ere egitea

IURRETA.- Irailaren 26an, igandean, 9:30ean Iurretako plazatik abiatuta, MUGARRIZ MUGARRI IURRETAren II. edizioa ospatuko da.
Oraingoan Iurretako herriak Abadiño eta Garaiko herriekin dituen mugak ezagutzeko aukera izango da, 8km ko ibilbide erraz bat osatuz eta mugarriak bisitatuz.
Parte hartzea doakoa izango da, baina aurrez izena eman beharko da irailaren 20tik aurrera www.zaldai.eus web orrialdean edo egunean bertan 9:00etatik aurrera Iurretako plazan.