Dot Kirolak

94 6550 033 info@dotkirolak.eus

Laia Salsamendik irabazi du LABORAL KUTXA Masterreko lau t ‘erdiko lehen partida Atxondon

Urtebetez kantxetatik urrun egon ondoren garaipen handi batekin itzuli da pilotaria

Salsamendik 22-11 irabazi zion Andrea Capellani. ARGAZKIA: Emakume Master Cup

PILOTA| Belauneko lesio garrantzitsu baten ondorioz urtebetez kantxetatik urrun egon ondoren, Laia Salsamendik nekez imajina zezakeen kantxetara era hobe batean itzultzea. Atxondon egin du, frontoian oso giro ona zela eta mamiari eta formari dagokionez garaipen handi bat lortuta. Izan ere, Izabakoak 22-11 irabazi zion Bizkaiko herrira Hiru Hiriburuak txapelketan txapela jantzi berri heldu den Andrea Capellani. Biek partida ona jokatu dute, zalantza dezenterekin berdinketa asko izan dituen hasiera batekin, baina seinako azken berdinketaren ostean, nafarrak kantxan bere lekua topatu du eta ez dio aukerarik eman errioxarrari. Bere itzuleran, Laia Salsamendiren eskuinak suntsitzailea izaten jarraitzen du, eta tantoak bukatzeko orduan ez du argitasunik eta eraginkortasunik galdu. Horrenbestez, txapelketa honetan zerbait handia egiteko hautagaitza aurkeztu du. Santo Domingokoak indarra soberan du besoetan, baina arerio handi baten aurrean tantoak amaitzeko orduan maltzurkeria pixka bat gehiago faltan bota du.

Beraz, albistea ikaragarri pozgarria da, Laia Salsamendik atzean utzi duelako azkenaldi luze honetan kantxetatik at izan duen lesio larria eta Master LABORAL KUTXA honetan parte hartuko duelako. Min hartu aurretik, Uharteko Klubean hazitako pilotariak etorkizunik handienetako pilotari bat zela argi utzia zuen eta ikusmin handia dago egungo espezialistarik onenen aurka eman dezakeen maila ikusteko.

Txapelketak, dagoeneko ezarria du bere ibilbide orria eta Atxondoren ondoren, Legutio, Usansolo, Okondo, Gordexola, Berriz, Galdakao eta Abadiño izango ditu geraleku, abenduaren 10an finalak emakumeen esku pilotarako horren berezia den Zornotzako pilotalekuan jokatu aurretik. Abenduaren 4ko Abadiñoko finalerdiak eta 10eko finalak ETB 1en eta EITB.eus atarian ikusi ahal izango dira zuzenean.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *