Dot Kirolak

94 6550 033 info@dotkirolak.eus

Iurretako V. Mendi Astea urtarrilaren 26tik 30era bitartean

Zaldai Mendi Taldeak Mendi erronka 2022 ere jarri du martxan

Zaldai Mendi Erronka 2022ko mendien zerrenda berria izango da

IURRETA.-Berriro ere, mendizaletasunari bultzada bat emanez Iurreta Zaldai Mendi taldeak ekimen bi jarri ditu martxan. Alde batetik 6 urtez jarraian Zaldai Mendi Erronka 2022 abenduaren 31rarte burutuko dena. Eta bestetik urtarrilaren 26tik 30era bitartean IURRETAKO V. MENDI ASTEA ospatuko da.

Zaldai Mendi Erronka 2022 ekimenaren helburua Euskal Herriko zein pirinioetako txoko desberdinak ezagutzeko aukera izatea da zerrenda berriko mendi tontorretarainoko bidea eginez.

Bestalde, ZALDAI MENDI ERRONKA 2021a burutzeko epea bukatuta 110 finalista izan dira erronka osatu dutenak eta aste honetan hasten den den IURRETAKO V. MENDI ASTEAren barruan izango den jaialdian jasoko dute merezitako saria.

Iurretako V. Mendi Astea

Urtarrilaren 26an hasiko den V. Mendi Astearen helburua mendia herrira hurbiltzea izango da Zaldai Mendi Taldeak antolatutako ekintza desberdinen bitartez. Egitaraua urtarrilaren 26an hasiko da eta urtarrilaren 30era bitartean iraungo du.

EGITARAUA

– Urtarrilak 26, 19:00etan, asteazkena, Goiuria kultur gunean:
AIZKORRIKO KANALAK 
HITZALDIA 
Xabi Mujika «Smity»
– Urtarrilak 27, 19:00etan, osteguna, Goiuria kultur gunean:
PAMIR, DISTANTZIAK
DOKUMENTALA + HITZALDIA
Joseba Iztueta Dorronsoro
-Urtarrilak 28, 19:00etan, ostirala, Askondoko aterpean:
ZALDAI MENDI ERRONKA 2021 – SARI EMATE EKITALDIA
 
-Urtarrilak 29, 10:00etan, larunbata, Askondoko aterpetik hasita: 
BASATZAN – ANGELMAN – IURRETAKO IV. MENDI BIZIKLETA MARTXA
IZEN EMATEA: Urtarrilaren 17tik aurrera www.kirolprobak.com 7euro / Egunean bertan 10euro
Diru guztia ANGELMAN sindromearen elkartearentzat izango da.
INFORMAZIO GEHIAGO: www.zaldai.eus / 615789859
 
-Urtarrilak 29, 18:00etan, larunbata, Askondoko aterpetik hasita: 
GALLANDARA FRONTALEKIN
Umeekin egiteko moduko ibilbidea.
Txikienek ibilbide erdian batzeko aukera izango dute Lukuarrietatik hasita.
 
-Urtarrilak 30, 12:00etan, igandea, Askondoko aterpean: 
UMEENTZAKO IPUIN KONTALARIA
Amaia Egidazu (Etxepare Saria 2021)
Urtarrilararen 26 edo 27ko hitzaldietara, Gallandara frontalekin egingo den irteerara edo umeentzako ipuin kontalarira  gerturatzeko asmoa dutenentzat aurrez izena eman beharko da.
Ekintzak ondo antolatu eta gaur egun indarrean dauden osasun arauak betetzeko lanak errazteko izen emate formaularioawww.zaldai.eus edo Zaldai mendi taldeko facebook orrialdean.
Ekintza guztietan egoera berezi honetara egokitutako osasun neurriak hartuko dira.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.