Dot Kirolak

94 6550 033 info@dotkirolak.eus

Iurretan ospatuko da bihar Bizkaiko Zaku Eramate Txapelketa

Frontoian jokatuko da proba, 13: 00etatik aurrera

IURRETA | Herri kirolak protagonista izango dira asteburu honetan Iurretako frontoian Bizkaiko Zaku Eramate Txapelketan. Hitzordua igandean izango da, 13: 00etan, eta partaidetza zabala izango da. Gizonezkoen atalean Jon Ander Malainak, Igotz Ardeok, Eloy Salterainek, Beñat Amadek eta Jon Tobarrak hartuko dute parte. Emakumezkoetan Silvia Meseguer, Marina Blanco, Amaia Mendinueta, Iaide Gezuraga eta Naroa Arrietak hartuko dute protagonismoa.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.