Dot Kirolak

94 6550 033 info@dotkirolak.eus

III. Durango Neskak Rugby Txapela larunbatean ospatuko da Arripausuetan

Sei talde lehiatuko dira errugbiaren balioak goraipatzeko eta emakumeen kirola ikusarazteko

Ekitaldiaren aurkezpen argazkia.

RUGBY | Datorren larunbatean, irailak 24, DRTk antolatu duen III. Durango Neskak Rugby Txapela ospatuko da Arripausuetan. Arratsaldeko 15:00etatik aurrera sei talde lehiatuko dira txapelketako garaikurra lortzeko: Sarako Izarra, Bera Bera, Hernani, Gaztedi, DRT eta Neskarians (aurreko bost taldeetako jokalariek osatuko taldea).

Aurreko edizioetan moduan txapelketaren helburu nagusiak bi dira. Alde batetik errugbiaren balioak goraipatzea eta bestetik emakumeen kirola, eta bereziki errugbia, ikusaraztea.

Aurkezpen ekitaldian DRTko zuzendaritza batzordeko kideak, kirol zuzendaria, Senior Neskak taldeko jokalariak eta Ane Abanzabalegi, Durangoko Udaleko Kirol zinegotzia izan ziren.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.