Argiñetako bolatokian ospatuko da 15:30etik aurrera

ELORRIO.- Bihar Euskal Herriko 31. Hiru Txirlo Joko txapelketari hasiera emango zaio Elorrixoko Argiñetako bolatokian. Bola frogatzeko aukera librea, 15:30etik aurrera izango da eta 16:15ean txapa martxan jarriko da euro bat ordainduta, bakoitzak bi bola jaurtitzeko aukera izango du. 17:00etan txapelketari hasiera emango zaio, 5 euro ordainduta bakoitzak hiru botaldi izango dituelarik.
Eguneko sariak:
1- 65 euro
2- 50 euro
3- 35 euro
4- 20 euro
5- 10 euro
6- Ustekabekoa.
Txapelketako txirlo kopurua pilatzen joango da, beste hiru bolatokikoekin batera, Garmendipen erabakiko da aurtengo sailkapen orokorra eta hurrengo astebukaeran, Azaroaren 20an Lehendakari txapelketa burutuko da Iruzubieta-ko bolatokian, Ziortza-Bolibarren. Bertan kanporaketa bidez erabakiko dira garaileak. Hau da; Euskal Herriko txapelketako sailkapenean lehenengoko 64 bolarien artean izango da norgehiagoka, Txapelduna azkenaren kontra, bigarren sailkatua 63 aurka eta horrela Lehendakari Txapelduna izendatu arte.
Lehendakari eguneko sariak:
1- 300 euro + Txapela
2- 200 euro
3- 100 euro
Sari guztiak Bola Jokorako Euskal Federazioaren eskutik izango dira