Dot Kirolak

Bihar Herri Kiroletako jardunaldia ospatuko da Berrizen

Bertan Bizkaiko Emakumezkoen Binakako Pentatloi Txapelketa eta Bizkaiko Orga Joko Txapelketa ospatuko dira
Bizkaiko Orga Txapelketa ospatuko da Berrizen

DOTKIROLAK.– Uztailaren 24an Berrizen Herri Kiroletako jardunaldia ospatuko da Berrizburun eguerdiko 12:00etan. Bertan Bizkaiko Emakumezkoen Binakako Pentatloi Txapelketa eta Bizkaiko Orga Joko Txapelketa ospatuko dira.

Karmele Gisasola “Zelai III” eta Uxue Ansorregi, Garazi Arruti eta Lucia Orberen aurka arituko dira Bizkaiko Emakumezkoen Binakako Pentatloi Txapelketan. Lana, giza proba, aizkora eta korrika egin beharko izango dute parte hartzaileek.

Eta ondoren Ousmane Drame, Jon Ander Malaina, Igotz Ardeo eta Eloy Salterain abadiñarra Bizkaiko Orga joko txapelketan lehiatuko dira

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *