Dot Kirolak

94 6550 033 info@dotkirolak.eus

Berrizen eta Zornotzan jokatuko dira 4 t’erdiko Promozio Txapelketako finalaurrekoak

Bakaikoa – Egiguren V finalaurrekoa gaur jokatuko da Olakueta frontoian 17:00etan

Salaberria -Exposito azaroaren 4an neurtuko dira Amorebieta IV pilotalekuan

Lehen partida gaur arratsaldean jokatuko da

PILOTA | Berrizko Olakueta frontoian eta Zornotzako Amorebieta IV pilotalekuan jokatuko dira laster 4 t ‘erdiko Promozio Txapelketako finalaurrekoak, 17:00etan. Joanes Bakaikoa egungo txapeldunak finalerako txartela bilatuko du Julen Egigurenen aurka, azaroaren 1ean, asteartean, Berrizen jokatuko den finalaurrekoan. Beste finalerdia azaroaren 4an jokatuko da, Zornotzan, eta Iker Salaberria eta Hodei Exposito izango dira protagonistak.

Bi hitzorduetan binakako partida bat ere izango da. Berrizen kasuan, Urrutikoetxea-Uriondo eta Jaka-Morgaetxebarria izango dira aurrez aurre eta Zornotzan, Elezkano II – Morgaetxebarria eta Egiguren V-Martija bikoteak.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *