Oizpe Pilota taldearekin elkarlanean antolatuko da

BERRIZ | Berrizko Udalak lau t ‘erdiko pilota txapelketa antolatu du, Oizpe Pilota taldearekin elkarlanean. Txapelketa gaur, maiatzaren 7an hasiko da 18:00etatik aurrera, eta udalerriko jaiekin batera jokatuko dira finalak.
Pilota jaialdiak astero ospatuko dira ostiral eta larunbatetan, eta bertan Euskal Herri osoko 64 pilotarik parte hartuko dute. 4 maila egongo dira: benjamin, alevin, infantil eta kadete. Horrekin batera eta Oizpe pilota elkarte berriztarrak antolatuta, larunbatean, goizeko 11:00etatik aurrera, pilota sentsibilizazio saioak egingo dira Berrizko Olakueta pilotalekuan. Hori dela eta, goizean haurrentzako jolasak izango dira eta arratsaldean esku pilota jaialdia. Bertan Oizpe eta Durangaldeko pilotariek parte hartu ahal izango
dute