Dot Kirolak

94 6550 033 info@dotkirolak.eus

Atxondok Euskal Herriko ardi txakurren txapelketa hartuko du larunbat honetan

Arratsaldeko 17:00etan izango da eleizaren atzeko zelaietan

Txapelketa larunbat honetan izango da

ATXONDO | Datorren larunbatean, irailaren 17an, hamabi artzain-txakur arituko dira Atxondon, 55. Euskal Herriko ardi txakurren txapelketan. Ekitaldia arratsaldeko 17:00etatik aurrera izango da eleizaren atzean dauden zelaietan. Euskal Herriko herrialde bakoitzeko hiru artzainik eta ardi txakurrik onenak bertaratuko dira egun horretan. Gogoratu behar da aurreko txapelketa Garain izan zela pasadan urteko irailean eta aurtengoa Axpen izango da.
Txapelketaren antolatzailea Atxondoko Udala bada ere, Mankomunitatea, Gerediaga Elkartea, EHATE Euskal Herriko Artzain Txakurren Elkartea, ATX Azpi Elkartea eta Urkiola Landa Garapenerako elkartea laguntzaile gisa daude.

Honako hauek izango dira lehiatuko diren 12 artzainak eta txakurrak.
PARTAIDEAK
ARABA
Negu: Jose Mª Jauregi (Ilarduia)
Sua: Jose Mª Jauregi (Ilarduia)
Lau: Oihan Basterra (Goiuri)
BIZKAIA
Jai: Angel Barona (Zalla)
Laia: Enrique Mendiguren (Orozko)
Urbi: Kepa Ardanza (Abadiño)
GIPUZKOA
Mendi: Javier Zubiaurre (Motriko)
Eder: Jose Mª Bengoa (Oñati)
Txato: Aitor Tato (Ataun)
NAFARROA
Ttiki: Antonio Alustiza (Areso)
Lagun: Jorge Oteiza (Oronoz)
Mendi: Jesús Raskin (Etxarri Aranaz)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.